ELKARTEA

elclub

1988ko ekaineko Gasteizko arratsalde hotz batean sortu zen, gimnasio baten barruan, ABENDAÑO TXIRRINDULARI ELKARTEA.

Joseba Llerasek eta Felipe Yañezek (txirrindulari profesionala), makina bat buelta eman ondoren eta ikusita bere bidegarritasuna, Gasteizko San Martin auzo berrian Txirrindulari Elkarte bat eratzea deliberatu zuten. Garai horretan, Gerardo Armesto plazako Taberna bat kudeatzen ari zen Manu Murga txirrindulari profesional ohiarekin harremanetan jarri ziren eta gogo biziz, bat egin zuen proiektuarekin bere lokala hasierako egoitza sozial bezala eskainiz. Beranduago, Pablok eta Bobby Carretónek bat egin zuten egitasmoarekin, baita bizikletazale mordoa ere.

irteeren lehen egutegia 1990ean BURUTU ZEN

Irteeren lehen egutegia 1990rean burutu egin zen, martxotik urrira bitartean igandeetako  irteerak programatuz. Urte batzuk beranduago, 2010 urtetik aurrera, urtearen gainontzeko hiletako igandeak ere erantsi genizkion irteeren egutegiari. Hala ere, hasiera batean egiten genuen moduan, martxoko lehen astean eta urriko azken astean hamaiketakoa ospatu izan dugu beti egutegiaren hasierari eta bukaerari agurra emateko. Aipatu ere, goian dagoen argazkian klubaren lehenengo irteeretan parte hartu zuten bazkide batzuk agertzen direla estreinako maillotarekin.

Urte bukaeran, hiru kidez (lehendakaria, idazkaria eta diruzaina) osatutako Zuzendaritza Batzordeak prestatzen duen denboraldiko gai-zerrendaren oinarrituta antolatzen du Bazkideen Batzarra non eztabaidatu eta onartu egiten da hurrengo urteko irteeren egutegia. Hiru urtean behin bazkideek proposatzen dute Zuzendaritza Batzorde berria. Beti ere, batzarraren ondoren afari bat antolatzen da bazkideei zuzenduta.

Irteera ofizialak igandeetan izaten dira Gerardo Armesto plazatik abiatuta, irteera-ordua egutegian zehazten delarik. Era berean, klubeko kide batzuk larunbatetan ere ateratzen dira leku beretik, goizeko 10etan.

ELKARTEAREN HISTORIA EGUNEZ EGUN IDAZTEN DUGU PROIEKTU HONEKIN BAT EGIN DUGUNOK

Hau izan da, labur-labur, Abendaño Txirrindulari Elkartearen jatorria eta funtzionamendua, baina bere historia egunez egun idazten dugu proiektu honekin bat egin dugunok, TXIRRINDULARITZA izena duen kirol eder honetaz gozatzeko, laguntasuna eta adiskidetasuna sustatuz.